KAIXO!

martes, 22 de febrero de 2011

The machine is us...

Michael Wesch, Kansas-eko unibertsitateko antropologia irakaslea eta Digital Ethnography izeneko proiektuaren koordinatzaileak bideo hau aurkezten digu. 
Digital Ethnography proiektuarekin teknologia digitalek giza harremanetan duten eraginaz ohartarazi nahi gaitu. Proiektu horren parte den bideo honetan, the machine is us, Michaelek Web 2.0 kontzeptua hobeto ulertzen laguntzen digu.

1 comentario:

  1. Bideoa oso interesgarria iruditu zait eta web 2.0 kontzeptua baita oinarrian dagoen filosofia hori hobeto ulertzen lagun dit, baina bideoaren abiadura eta niretzako ezezagunak diren kontzeptu berriengatik behin baino gehiagotan ikusi behar izan dut bideoa.

    Bideoaren hasieran azaltzen digu paperean idazten dugun testua eta testu digitala ezberdinak direla, azkeneko hau malguagoa eta mugikorragoa dela, hipertestua da eta hipertestuaren bitartez loturak esarri ahal ditugu edonora.

    Lehenego web-ak HTML-n zeuden eta dokumentu baten egitura definitzeko diseinatu ziren; adibidez, < p > parrafo bateri erreferentzia egiten dion egitura elementu bat da. Elemetu gehiago gehituz joan ziren eta hauek edukia nola formateatu behar zen definitu zuten. Beraz, HTML-n formatua eta edukia batera doaz, banaezinak ziren.

    Gaur egun berriz XML-eri esker testu digitala hobetu egin da, formatua eta edukia bereiztu daitezkelarik. Egitura honen elementuek ez dute formatua definitzen edukia baizik. Honen ondorioz, datuak mugitu daitezke formatuaren betebeharretatik aske. Aldaketa honek ahalbidetu du erabiltzaileak kode zailen ezezagutza barik nahi dituen edukiak (argazkiak, testuak, bideoak...)argitaratu ahal izatea.

    Azalpen honetan dago Web 2.0-ren oinarria, gu geu gara makina, gu geu gara web-a. XML-rekin batera gu geuk sortzen ditugu sarean dauden edukiak eta eduki hauek elkatrukatzeko aukera dugu.

    Testu digitala, hipertestua,web-a, hau da, web 2.0 ez da edukiak edo informazioa lotzea, pertsonak lotzea baizik.

    Azkenik bideoaren autoreak proposatzen digu gogoeta txiki bat egitea hainbat gauzaren gainean: egilearen eskubideak, autoria, identitatea, etika, estetika, retorika, autoritatea, pribazitatea, komertzioa, maitasuna, familia edo geure burua.

    Interneten edo sarean erabilerak gero eta pisu handiagoa du gizartean eta gauza asko egiteko bertara jotzen dugu. Honek bere abaintalak eta desabantailak ditu eta bertan topatzen dugun guztia era kritiko batean antolatzen eta sailkatzen ikasi beharko genuke. Era berean, guk edozein eduki publikatzerakoan kontuan izan beharko genuke norentzako eta zertarako egiten dugun.

    ResponderEliminar