KAIXO!

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Hau da datorren asterako ikusi beharreko bideoa

Oso interesantea da bideoa,merezi du ikustea.

Informazio gehiago Wikipedian daukagu, klik hemen eta irakurri.

1 comentario:

  1. Interneteko web-zerbitzuen bigarren belaunaldiari deitzen zaio, hau da, Web 1.0 ondoren datorren belaunaldia da. Web 2.0-aren ezaugarri nagusiak online egindako elkarlana, interaktibitatea eta informazioa elkartrukatzeko aukerak dira. Modelo berri honetan erabiltzaileak ez dira kontsumitzaile hutsak bakarrik.

    Web 1.0 guk ezagutzen dugun web tradizionala da. Hauetan webmaster edo egileak informazioa publikatu eta eguneratzen zuten, baina erabiltzeak kontsumitzaile hutsak ziren. Web 1.0-n erabiltzaileak web hauetatik nabigatu ahal zuten hiperbinkuluen bitartez baina ekarpenik egin gabe. Web 2.0-n berriz denok bihurtu gaitezke webmaster edo egile eta informazio hori bestekin konpartitu denok ekarpenak egiteko aukera izanez.

    Web 2.0-ren sorrerak ondorio asko izan ditu bizitzako eta gizarteko arlo askotan, informartzeko eta komunikatzeko modua aldatu egin baita. Adibidez; publizitate tradizionala gero eta eragin gutxiago du, foroen bitartez beste kontsumitzailekin informazioa elkartrukatu dezakegulako produktu baten inguruan eta horrek gugan ohiko publizitateak baino eragin handiagoa du. Beste adibidetako bat egunkariarena izango litzake. Zergaitik erosi 24 orduro berrizten den egunkaria Interneten minuturo berrizten den bat badugu?

    Interesgarria iruditu zait bideoa, nahiko era errez batean azaltzen baitu web 2.0 zer den eta zein eragin duen. Harritu egin nau honen sorrerak nolako eragina izan duen gizartean. Zein azkar eta errez sartu diren web zerbitzu hauek gure munduan, kontura gabe sartu dira gure bizitzan eta egunero erabiltzen ditugu, esan daite gure eguneroko hori baldintzatzen dutela. Beraz, gure ikasleei hauek ondo erabiltzen irakatsi behar diegu, jasotzen duguna sailkatzen ikasi behar dugu.

    ResponderEliminar