KAIXO!

martes, 12 de abril de 2011

Alfabetizazio Digitala

Alfabetizazio digitalaz hitz egiten duten bi bideo aurkezten dizkizuet. 
Lehenengo bideoa oso laburra da eta teknologia digitalek XXI.mendeko hezkuntza eraldatuko dutela kontatzen digu. Bideo honen bidez ikusi daiteke lehen amesten genituen gauzak gaur egun teknologia hauen bitartez ikusi daitezkela. 

Bigarrenean berriz Tiscar Larak Mondragonen eman zuen hitzaldi baten laburpena da eta teknologia hauen erabilera kritikoaz hitz egiten digu. Bere ustez alfabetizazio hitzaren kontzeptu zabalaz hitz egin beharko litzateke, oinarrizko gaitasun digitala ez da soilik tresna digitalak erabiltzen jakitea hauekin kritiko izaten ikastea baizik. Sarean kontsumitzen duguna nork eraiki duen topatzea eta aztertzea garrantzitsua da sarean dagoen guztiaren atzean interes batzuk daudelako eta azken finean merkatu bat delako. Berarentzako oinarrizkoa da komunikatzeko gai izatea eta gure iritziak baita produkzioak publikoak egiten ikastea (honetarako autoestima landu beharra dago, hau da, guk egiten dugunari garrantzia ematen ikasi behar dugu ). Azkenik, Tiscar Lararen ustez hezkuntzaren papera oso garrantzitsua da eta ikasleei ulertarazi behar diegu parte hartzearen, elkartrukatzearen eta lankidetzaren kultura honetan ere balore batzuk daudela.

 Klik hemen bigarren bideoa ikusteko!

lunes, 4 de abril de 2011

Eten digitala eta hezkuntza!

Hemen duzue Julio Cabero Almenarak eten digitalari buruz idatzi duen artikulu oso interesgarria, irakurtzea gomendatzen dizuet!

Zer da eten digitala?
Sarea erabiltzeko aukera duten eta ez duten pertsona, erakunde, gizarte eta herrialdeen artean sortzen den desberdintasunari eten digitala deitzen zaio. Honen eraginez, informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara heltzeko aukerak ezberdinak dira eta pertsona, erakunde, gizarte baita herrialde batzuk teknologia berri hauek eskaintzen dituzten aukera ezberdinetatik at geratzen dira; adibidez, komunikatzeko eta prestakuntzarako aukera, aurrerapen ekonomiko, sozial baita pertsonalerako aukera...
Beraz, eten digitala ez da soilik teknologiara mugatzen, eten soziala bihurtzen ari da.

Azaldu bereizten diren eten motak (autorearen arabera).
Autorearen arabera eten ekonomikoaz gain beste mota batzuk ere topatu daitezke: politikoa, hezkuntzakoa, adina baita generoaren araberakoa, hizkuntzakoa, irakaslea eta ikaslearena baita psikologikoa.

Ekonomikoari dagokionez eten honek herrialde pobre eta aberatsen arteko distantzia areagotzen du. Autoreak datu batzuk aurkezten dizkigu artikuluan eta argi azaltzen zaigu herrialde edo pertsona baten maila ekonomikoak guztiz baldintzatzen duela teknologia berri hauen erabilera.

Hezkuntzaren araberako etenak alfabetatze digitalarekin zerikusia du. Teknologia berriak edo IKT-ak erabiltzeko beharrezkoa da prestakuntza edo formakuntza izatea, honek pertsona batek duen komunikatzeko eta informazioa elkartrukatzeko gaitasuna baita aukera baldintzatuko duelako. Beraz, bizi garen informazioaren gizarte honetan hezkuntzaren papera oinarrizkoa izango da aukera hoiek zabaltzeko eta era egokian erabiltzen ikasteko.

Hizkuntza mailan ere eten digitala ematen da. Gaur egun aurkitzen ditugun orrialde gehienak ingelesez daude, hau da, sareko hizkuntza nagusia ingelesa da.

Belaunaldien artean dagoen aldea ere nabarmena da. Gazteak dira teknologia berri hauen kontzumitzaile nagusienak helduek nahiago dituzte beste teknologia mota batzuk; adibidez, autoreak aurkezten dizkigun datuen arabera 2003.urtean Interneteko erabiltzaile gehienak 25-34 adin tarte horretan zeuden. 

Era berean esan dezakegu erabiltzaile nagusiak gizonezkoak direla eta hemen generoaren araberako etena aurkezten zaigu. Hala ere, diskriminazio mota hau gero eta txikiagoa da eta herrialdeen artean ezberdintasun handiak daude.

Azkenik, erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etenarekin aurkitzen gara. Teknologia berri hauek dituzten eskoletan nabarmena da hauek guztiz estandarizatuak daudela, eta honen ondorioz, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak ez dituzte hauek erabiltzeko aukera berdinak.

Zer proposatzen du eskolan egiteko, edo zein izan beharko da eskolaren papera?
Lehenik eta behin proposatzen du guztientzako azpiegiturak sortzea, bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartu barik. Honekin esan nahi duena da pertsonek teknologia berriak erabiltzeko baita eskuratzeko aukera errazagoa izan behar dutela.
Hala ere, prestakuntza jasotzea  edo alfabetatze digitala oinarrizkoa da. Formakuntza ez da alde instrumentaletara mugatu behar, era kritiko batean hurbildu behar gaitu teknologia berrien mundura. Alfabetazio hau hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonengana ere zabaldu behar da. Beraz, geletan probetxua atera ahal izateko beharrezkoa da irakasleek formakuntza jasotzea.
Azkenik autoreak hezkuntza eta enpresen arteko lankidetza bultzatzea proposatzen du baita eten digital ezberdinen inguruko kontzientzia soziala sortzea ere.

Zure ustez, zer egin dezakegu eskolan?
Nire ustez hezkuntzak jokatzen duen papera oso garrantzitsua da, bereziki alfabetatze digitalaren bitartez. Alfabetatze digitala ez da soilik ordenagailuak fisikoki erabiltzen ikastea, hauxe garrantzitsua den arren. Alfabetatze digitala IKT-ak modu kritikoan erabiltzen ikastea da, hemen dago informazioaren eta ezagutzaren arteko gakoa. Gaur egun informazio asko dago eta hauxe aukeratzen, era kritiko batean hurbiltzen, ebaluatzen... ikasi behar dugu, eta gai honi dagokionez hezkuntzak baita eskolak lan handia du aurretik. Lan hau aurrera eramateko ikasleen formakuntza ere beharrezkoa ikusten dut, askotan ikasleak irakasleak baino gehiago dakitelako gai honi buruz.

lunes, 7 de marzo de 2011

Testu birsartua (aproba).

Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira.

lunes, 28 de febrero de 2011

Informazioaren Gizartea


Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitzen zaio Informazioaren Gizartea.
Baina IKT-en bitartez heltzen zaigun informazio honek ez digu ezagutza ahalbidetzen, honen aurrean dugun jarrera kritikoak eta benetan behar dugunaren  eta behar ez dugunaren artean desberdintzeko gai izateak eramaten gaitu ezagutzara. Beraz, informazioaren gizartea eta ezagutzaren gizartea kontzeptuak desberdindu behar ditugu.
Sarrera honeta jarri dudan bideoa oso interesgarria iruditzen zait bi kontzeptu hauen arteko ezberdintasuna ulertzeko eta ikustea gomendatzen dizuet.



Informazio gehiago nahi baduzue klik hemen!

martes, 22 de febrero de 2011

The machine is us...

Michael Wesch, Kansas-eko unibertsitateko antropologia irakaslea eta Digital Ethnography izeneko proiektuaren koordinatzaileak bideo hau aurkezten digu. 
Digital Ethnography proiektuarekin teknologia digitalek giza harremanetan duten eraginaz ohartarazi nahi gaitu. Proiektu horren parte den bideo honetan, the machine is us, Michaelek Web 2.0 kontzeptua hobeto ulertzen laguntzen digu.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Hau da datorren asterako ikusi beharreko bideoa

Oso interesantea da bideoa,merezi du ikustea.

Informazio gehiago Wikipedian daukagu, klik hemen eta irakurri.

lunes, 7 de febrero de 2011

Ongi etorri!


Nagore Ibarra naiz, haur hezkuntzako 3.mailako ikaslea. 
Ikasturte honetan teknologia berriak irakasgai emango dugu, 
hezkuntza eremuan hauek gero eta indar handiagoa baitute. 
Astelehenero ordu t'erdiko praktika saioak eta ordu beteko saio 
teorikoak izango ditugu. Saio praktikoetan helburuetariko bat 
blog-a egiten ikastea da.  
Pixkanaka sarrerak eta gauza berriak gehitzen joan naiz. Ez dakit
zelan amaituko duen abentura honek baia momentuz ongi etorria 
ematen dizuet nire blog berrira.