KAIXO!

lunes, 4 de abril de 2011

Eten digitala eta hezkuntza!

Hemen duzue Julio Cabero Almenarak eten digitalari buruz idatzi duen artikulu oso interesgarria, irakurtzea gomendatzen dizuet!

Zer da eten digitala?
Sarea erabiltzeko aukera duten eta ez duten pertsona, erakunde, gizarte eta herrialdeen artean sortzen den desberdintasunari eten digitala deitzen zaio. Honen eraginez, informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara heltzeko aukerak ezberdinak dira eta pertsona, erakunde, gizarte baita herrialde batzuk teknologia berri hauek eskaintzen dituzten aukera ezberdinetatik at geratzen dira; adibidez, komunikatzeko eta prestakuntzarako aukera, aurrerapen ekonomiko, sozial baita pertsonalerako aukera...
Beraz, eten digitala ez da soilik teknologiara mugatzen, eten soziala bihurtzen ari da.

Azaldu bereizten diren eten motak (autorearen arabera).
Autorearen arabera eten ekonomikoaz gain beste mota batzuk ere topatu daitezke: politikoa, hezkuntzakoa, adina baita generoaren araberakoa, hizkuntzakoa, irakaslea eta ikaslearena baita psikologikoa.

Ekonomikoari dagokionez eten honek herrialde pobre eta aberatsen arteko distantzia areagotzen du. Autoreak datu batzuk aurkezten dizkigu artikuluan eta argi azaltzen zaigu herrialde edo pertsona baten maila ekonomikoak guztiz baldintzatzen duela teknologia berri hauen erabilera.

Hezkuntzaren araberako etenak alfabetatze digitalarekin zerikusia du. Teknologia berriak edo IKT-ak erabiltzeko beharrezkoa da prestakuntza edo formakuntza izatea, honek pertsona batek duen komunikatzeko eta informazioa elkartrukatzeko gaitasuna baita aukera baldintzatuko duelako. Beraz, bizi garen informazioaren gizarte honetan hezkuntzaren papera oinarrizkoa izango da aukera hoiek zabaltzeko eta era egokian erabiltzen ikasteko.

Hizkuntza mailan ere eten digitala ematen da. Gaur egun aurkitzen ditugun orrialde gehienak ingelesez daude, hau da, sareko hizkuntza nagusia ingelesa da.

Belaunaldien artean dagoen aldea ere nabarmena da. Gazteak dira teknologia berri hauen kontzumitzaile nagusienak helduek nahiago dituzte beste teknologia mota batzuk; adibidez, autoreak aurkezten dizkigun datuen arabera 2003.urtean Interneteko erabiltzaile gehienak 25-34 adin tarte horretan zeuden. 

Era berean esan dezakegu erabiltzaile nagusiak gizonezkoak direla eta hemen generoaren araberako etena aurkezten zaigu. Hala ere, diskriminazio mota hau gero eta txikiagoa da eta herrialdeen artean ezberdintasun handiak daude.

Azkenik, erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etenarekin aurkitzen gara. Teknologia berri hauek dituzten eskoletan nabarmena da hauek guztiz estandarizatuak daudela, eta honen ondorioz, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak ez dituzte hauek erabiltzeko aukera berdinak.

Zer proposatzen du eskolan egiteko, edo zein izan beharko da eskolaren papera?
Lehenik eta behin proposatzen du guztientzako azpiegiturak sortzea, bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartu barik. Honekin esan nahi duena da pertsonek teknologia berriak erabiltzeko baita eskuratzeko aukera errazagoa izan behar dutela.
Hala ere, prestakuntza jasotzea  edo alfabetatze digitala oinarrizkoa da. Formakuntza ez da alde instrumentaletara mugatu behar, era kritiko batean hurbildu behar gaitu teknologia berrien mundura. Alfabetazio hau hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonengana ere zabaldu behar da. Beraz, geletan probetxua atera ahal izateko beharrezkoa da irakasleek formakuntza jasotzea.
Azkenik autoreak hezkuntza eta enpresen arteko lankidetza bultzatzea proposatzen du baita eten digital ezberdinen inguruko kontzientzia soziala sortzea ere.

Zure ustez, zer egin dezakegu eskolan?
Nire ustez hezkuntzak jokatzen duen papera oso garrantzitsua da, bereziki alfabetatze digitalaren bitartez. Alfabetatze digitala ez da soilik ordenagailuak fisikoki erabiltzen ikastea, hauxe garrantzitsua den arren. Alfabetatze digitala IKT-ak modu kritikoan erabiltzen ikastea da, hemen dago informazioaren eta ezagutzaren arteko gakoa. Gaur egun informazio asko dago eta hauxe aukeratzen, era kritiko batean hurbiltzen, ebaluatzen... ikasi behar dugu, eta gai honi dagokionez hezkuntzak baita eskolak lan handia du aurretik. Lan hau aurrera eramateko ikasleen formakuntza ere beharrezkoa ikusten dut, askotan ikasleak irakasleak baino gehiago dakitelako gai honi buruz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario